Módulo Auzolan

Auzolan Modulu Psikosoziala elkarte bat da, irabazi-asmorik gabekoa. 1982an sortu zen ondorengoen ekimenez: Bilboko Irala, San Adrian eta Zabala auzoetako bizilagun elkarteak eta emakume taldeak.

Gure misioa desberdintasunak gutxitzea da, hain justu, genero, adin, sorleku edo gizarte-bazterketagatik sortutako desberdintasunak.

Gure baloreek barnean daramate gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko politikekiko konpromisoa. Baita bazterketa sozialaren aurkako politikekiko konpromisoa ere.

Osasun zerbitzuak eskaintzen ditugu ikuspuntu bio psiko sozial batetik:

  • Erreprodukzio osasunari dagokiona: Planifikazio familiarra, minbizia ginekologikoaren prebentzioa, sexu bidezko gaixotasunak. Emakumeen buruko-osasuna, bereziki zuzenduta biolentziaren biktimei, bikote arazoak, arazo sexualak,…
  • Helduen buruko osasuna: Alkoholismoa eta toxikomaniak.
  • Ume eta gazte psikologia: Portaera arazoak, haurtzaroa arriskuan,…
  • Laguntza juridikoa ematen diegu genero-biolentziaren biktimei, dibortzioei eta banatzeei. Hortaz gain, arreta egiten diegu baliabide ekonomiko gutxi dituzten adineko pertsonei.
  • Garatzen ditugu osasunerako hezkuntza-proiektuak, beste elkarte eta instituzioekin elkarlanean, bereziki IHESaren prebentzioan, kontrazepzioan eta emakumeen aurkako biolentziaren aurka.

Gure jarduerak Eusko JaurlaritzakBilboko UdalakBizkaiko Aldundiak eta BBK-kfinantzatuta daude.

Gurekin kontaktatzeko:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude