Atxikimendua

Hemen proposatzen dizuegu sinatzeko textu bat zuen elkartean (ikus dezakezue hemen sinatzaileen zerrenda):

EZETZ! Biolentzia matxistaren aurkako Elkarteen Euskal Sarea. Inolako tolerantziarik ez

Gure inguruan ukaezinezko aurrerapen legegileak izan arren, emakumeek jarraitzen dute jasaten gaur egun gizonen eskutik biolentzia era ezberdinak. Horietako emakume batzuk hiltzen dituzte eta beste emakume batzuei kalte handiak eragiten dizkiete, ez gutxitan gainera.

Mugimendu feministak urteetan zehar egindako analisiari eta esfortzuari esker, mugimendu horri sektore sozial ezberdinak batu zaizkiolarik, biolentzia matxista azkenik utzi dio arazo pribatu bat bezala kontsideratua izateari, eta agenda politikoen eta instituzionalen lehen planoan kokatu da.

Sinesten dugu emakume eta gizon guztion inplikazioa beharrezkoa dela, egoera honi amaiera emateko, eta horregatik dokumentu hau zabaltzen dugu, hain justu, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen ikuspuntua eta konpromisoa jasotzen dituena. Elkarte hauek osatzen dute gizarte zibilaren zati garrantzitsua eta adierazpen antolatua.

Proposatzen dugun emakumeen aurkako biolentziaren definizioa ageri da 4/2005 Legearen 50. artikuluan, otsailaren 18-koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Europar Kontseiluko Ministroen Komiteak egiten dien Aholkua Biolentziaren aurka Emakumea Babesteko ekimeneko Estatu Partaideei, 2002-ko apirilaren 30ean onartua. Ondorengoa da definizioa:

“… emakumeen aurkako biolentzia kontsideratzen da sexuagatik edozein biolentzia ekintza, ondorioa daukana (edo eduki lezakeena) kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edota emakumearen sufrimendua. Emakumeen aurkako biolentzia kontsideratzen dira ere ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, zerbaitera behartzea edota arbitrarioki askatasuna kentzea, hauek bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatu”.

Gauzak horrela, sinatzen dugun elkarteok biolentzia matxistaren aurkako JARRERA HARTZEN DUGU, gure irmotasun osoz. Biolentzia matxista parekotasunik gabeko orden sozial baten adierazpena da. Orde sozial honetan, emakumeek jarraitzen dute abusuak eta erasoak pairatzen, emakumeak izateagatik.

Era berean, KONPROMISOA HARTZEN DUGU:

  • Dokumentu hau zabaltzeko, publiko egiteko eta elkarte gehiagoren atxikimendua bilatzeko.
  • Gure elkartean lan egiteko biolentzia matxistaren adierazpenak prebenitzeko, detektatzeko eta erasotuei laguntzak errazteko
  • Gure elkartean sendotu dadin berdintasun kultura bat eta emakumeen eskubideen defentsa

——————–

Testuari atxikitzeko, hurrengo era desberdinetan izan daiteke:

  • Orri honetan behean dagoen formularioaren bidez
  • Emailez, helbide honetara: ezetzsarea@gmail.com
  • Paperean, faxez (94.416.36.22) ala posta arruntaz (La Naja 5, Dos de Mayo izkina – 48003 Bilbao)

Kasu guztietan, jarri datu hauek:

  • Elkartearen izena
  • Herria edo hiria
  • Kontaktatzeko telefonoa
  • Web orria eta posta elektronikoa

    Elkartearekin kontaktatuko dugu, emailez edo telefonoz, bidalketa konfirmatzeko.