Helburuak eta Ekintzak

EZETZ! sarearen helburuak dira:

  • Biolentzia matxistaren aurkako eztabaida soziala sustatzea, Euskadiko elkarte ezberdinen parte-hartzearekin, eta hausnarketak publiko eginez.
  • Aurrera egitea biolentzia matxista errotik kentzeko, gizarte alorreko elkarte euskaldunetako pertsonen tolerantzia 0 militantziaz.
  • Gizonen eta emakumeen arteko erlazioa parekoagoa egitea, baita justuagoa ere. Horrek zoriontsuago egingo gaitu bai emakumeak, baita gizonak ere.

Horretarako, elkarteetako emakumeei eta gizonei proposatzen diegu ordu bat dedikatzea TOLERATZIA ZERO BIOLENTZIA MATXISTAREN AURREAN lanaren alde. Denbora-tarte horretan ondorengo bi ekintzak egingo dira:

  1. Hausnarketa: irakurri hausnarketarako lan-gidoia, eta taldeka eztabaidatu bertako galdetegi laburra, erantzunak biltzen eta adierazten den moduan bidaltzen. Erantzunak jaso ahala, blogean publikatzen joango gara CC-BY-SA erabilpen librearen lizentziaz.
  2. Atxikimendua: biolentzia Matxistaren aurkako Elkarteen Euskal Sarearekin bat egitea, testua irakurriz eta hor esandako bidez bidaliz.

Gure epea 2011ko azaroaren 25tik martxoaren 8ra izango da, emakumeentzako bi data bereziak.

Guztiok, emakumeok eta gizonok, eztabaidan zehar ikasten joango gara, fenomenoa hobeto ulertzeko materiala konpartituz, eta kontzienteago izanez ze esan gura duen emakumeei tratu txarrak egitea.

Eskerrik asko zuen denbora eta inplikazioagatik